Zegama Aizkorri Kilometro Bertikala
Pasa den maiatzak 20an, ostiral arratsaldean, Zegama Aizkorriko Kilometro Bertikala ospatu zen. Bertan egon ginen Basajauneko Carlos Gomgon, eta hemen idazten ari dena. Arratsalde zoragarria Aizkorriko udaberriko basoetatik korrika egiteko.
Lasterketa Zegamako herritik irten zen. Lehenengo 2,2 km-ak neutralizatuak izan ziren Arriaundiraino eta bertatik 3,0 km eta +1015 m Iraule mendiraino.
Arriaunditik, kronometroa jartzen zen martxan. Hemen denok lasai irtetzeko irrikitan.
Bideo honetan ikusi dezakezue Iraule mendiaren tontorra, lasterketa amaitu zeneko puntua eta ingurutik ibili zen helikopteroa. Azkeneko igoera ikusten da hemen, elurra dagoen lekutik. Ez dira Alpeak, Zegama baizik. Lasterketa baino mendia da hemen protagonista nagusia. Kontu handiz ibiltzeko igoera, baita jaisteko ere.
Mendia maite dugunok oso ondo pasatzeko aukera izan genuen pasadan ostiralean. Hori bai lehenengo zorte apur bat euki behar da sorteoan , parte hartu ahal izateko.
Azkeneko maldetan eskuak erabili behar izan genituen, sentzazio politak, izerdia, mendiko lurra eskuetan eta hatzazaletan, bihotz taupadak, harriak, elurra, elurzuloak, malda izugarriak gure oinetan, mendia, mendia eta mendia.
Aipatzekoa lasterketaren antolakuntza, laguntzaile pilo bat eta hornidura puntu bat lasterketaren erdian.
Hemen lasterketako hainbat korrikalari.
Deja un comentario