Runela Trail. 30km 1.200m+. Valdeporres.
Asteburu honetan Merindad de Valdeporresen ospatutako Lasterketan Basajauneko hiru lagun eduki ditugu. Lasterketaren lehenengo aldia izan da eta Mikel, Julen eta Iñigo gure geriatrika oso pozik itzuli dira bertatik. Lasterketa ondo prestatuta, hornidura gune onak eta korrika egiteko ibilbide zoragarria aurkitu dute.
Hotzak, edurrak eta txingorrak lasterketa gogortu egin zuen. Hasierako 30 km-ak 32 km eta +1200 m bihurtu ziren azkenean.
Argazkian ikusten de bezala gure lagunak hegan egin zuten, Mikel 14. postuan eta Iñigo eta Julen 38.ean eta 39.ean.
Datorren urtean errepikatzeko moduko lasterketa . Lasterketako bideoa uzten dizuegu.
Bi lasterketa egon ziren, 70 km-koa eta 30 km-koa.
Datorren urtean berdin edo hobeto jarraitzea espero dugu eta ziur bertatik ibiliko garela berriro.